
Antzerki Feriaren prentsa departamentuak informazio guztia emango du eta elkarrizketak kudeatuko ditu, bai Feria aurretik, bai Feria ospatzen den egunetan zehar. Parte hartzen duten ikuskizunen bideo irudiak ditugu telebistentzat, audioak irratientzat eta argazkiak prentsarentzat. Gainera, webgune honetan ikuskizun bakoitzari dagokion dossierra deskargatu ahal izango duzue.
Edozein zalantza izanez gero, edota materialak eskatu eta elkarrizketak bideratzeko, prentsa departamentuarekin harremanetan jarri:
Prentza arduraduna: Jaione Askasibar
E-mail: [email protected]
Tel: 943 48 11 52 / 943 48 11 61
E-mail: [email protected]
Tel: 943 48 15 37 / Fax: 943 48 11 84
San Jeronimo Kalea (Ekitaldi Aretoa)
Feriak irauten duen bitartean ospatzen diren prentsaurrekoak goizean izango dira San Jeronimo kaleko Ekitaldi Aretoan. Egunez egun akreditaturiko komunikabideei dagozkien deialdiak helaraziko zaizkie.
Webgune honetatik, aurtengo edizioan parte hartzen duten konpainien ikuskizunei dagozkien dosierrak deskargatu ahal izango dituzue.
Hurrengo loturen bitartez, Donostiako Nazioarteko XII. Antzerki Feriari buruzko prentsa oharrak deskargatu ahal izangu dituzue.