
Konpainia: Aukeran Dantza
Ikuskizuna: Bideak
Egileak: Garbi Losada y José Antonio Vitoria
Zuzendaria: Edu Muruamendiaraz
Aukeran konpainiaren azken ikuskizunaren estreinaldian, garaikidetutako dantza folkloriko baten muntaia ikusi ahal izango da. Euskal dantza tradizionala ezin konta ahaleko eragin kulturalekin uztartzen da, eta Santiago Bidetik jaiotako kultur herentzia hartzen da inspirazio-iturri. Arriskuz beteriko bidea, baina baita pertsona gisa hobetzeko, jakin-min intelektualerako eta trukerako bidezidorra ere. Bide honek hartu-emanetan jarri zituen ibilbideari euskarria ematen zioten herriak, eta Europa osoko musikak eta dantzak gureekin nahastea ahalbidetu zuen. Bide honetan, gure tradizioaren ondoan, bat egin zuten erritmo eskandinaviarrek, eskoziarrek, irlandarrek eta arabiarrek, bonbarda bretoiek, eskoziar danborrek, flamenkoak, kriskitinek, darburkek…
