
Konpainia: Tentazioa
Ikuskizuna: La escuela vacia
Egileak: Tahar Ben Jelloun (adaptación de Harkaitz Cano y Fernando Bernués)
Zuzendaria:Fernando Bernués
Afrikako Néant herrixkako eskolako irakasleak arazo bat dauka. Ikasleek, pixkanaka, klasera etortzeari utzi diote. Bere ikasleak larruzko zapatilla eta baloien fabrika batean aurkitzen ditu azkenean, egunean hamabi orduz lan egiten dolar bat irabazteko. Baina protesta egin arren, haurrek ez dute eskolara itzuli nahi, herriko ugazabak dioen bezala: “jakintzak itxaron dezake, goseak ez”. Hala eta guztiz ere, irakasleak ez du etsitzen…
Bereizgarri duen sentsibilitateaz, Tahar Ben Jelloun munduko lurralde pobreenetako haur langileen errealitatean murgiltzen da.
