12 Antzerki  Feria de Teatro

"LORCA ERAN TODOS "

Konpainia: Fila7
Ikuskizuna: Lorca eran todos
Egilea: Pepe Rubianes
Zuzendaria: Pepe Rubianes
Jatorria: Cataluña

Bartzelonan izan ondoren, Donostian da Pepe Rubianesen azken muntaia. Kataluniar antzerki konprometituaren erakusgarri interesgarri hau poeta handi honen irudiari eta Gerra Zibilean patu berbera izan zuten guztiei eginiko omenaldia da.

Obra hau faxismoa salatzeko tamainu erdiko muntaia da, eta antzerki-dokumentu gisa azaltzen da Agustín Penón, Ian Gibson, Eduardo Molina Fajardo eta José Luis Vila Sanjuan-en testuak abiapuntu hartuz. Historialari hauek poeta honen heriotzaren misterioari buruz hitz egin zuten, eta argi pixka bat eskaini zuten gaztelaniazko poetarik unibertsalenetako baten heriotza eragin zuten gertakariei buruz, 38 urte besterik ez zituela hil baitzen. Muntaian hamar aktorek eta dantzari batek hartzen dute parte, eta Lorcaren via crucis bereziaren kapituluetan parte hartzen duten pertsonaiena egiten dute.

Lorca eran todos

itzuli

Donostia Kultura 2006 ©copyright | Antzerki Feria de Teatro 2006