
Konpainia: Clownic
Ikuskizuna: Sit
Zuzendaria: Tricicle
Jatorria: Cataluña
Clownic da Tricicle talde ospetsu eta barregarriaren alter egoa, eta Donostiara iritsi da aulkiari buruz gizakiari otu dakiokeen guztia biltzen duen antologia batekin. Euskadin estreinaldia duen ikuskizun honetan, Chairwood-tarren abenturen jarraipena aurki dezakegu. Aipaturikoak nazioarteko artista-leinu bat dira, eta harri-aroan dute jatorria. Lanbide honetan aritu dira azken bi milioi urteetan, eta kolore anitzeko ikuskizunaren munduko aldaera guztiak probatu dituzte, baina betiere jada bazterrean utz ezin dezaketen elementua erabiliz: Aulkia.
