Euskera | Castellano
14 Antzerki  Feria de Teatro - Donostia - Uztailaren 8tik 12ra - 2008

Jarduera paraleloak:

Dantza-ikastaroa Carolyn Carlson-en eskutik, Feriako jarduera paralelo nagusia

Carolyn Carlson koreografo estatubatuarrak emango duen balet-ikastaroa da Donostiako Antzerki Feriaren jarduera paraleloen programak eskaintzen duen ekitaldi erakargarrienetako bat, dantzari amateur eta profesionalentzat aukera paregabea baita dantza modernoaren erreginaren sekretuetako batzuk ikasi ahal izateko. Hala ere, hori ez da ferian antolatuko den mintegi bakarra, antzerki-eszenografiari buruzko bat eta arte eszenikoetako produkzioari buruzko beste bat ere antolatuko baitira egun hauetan. Bestalde, aurtengoan ere ez da Antzerkia Airean lehiaketa faltako, non amateurrek euren gidoilari sena erakutsi ahali zango baitute, ezta erakusketarik ere, aurtengo edizioan antzerki-eszenografian trikimailu bisualak eta soinuzkoak egiteko erabiltzen diren tresnei zuzendua.


Donostia Kultura 2007 ©copyright | Antzerki Feria de Teatro 2007