Euskera | Castellano
14 dFERIA - Donostia - Uztailaren 8tik 12ra - 2008

dFERIA08ko Jarduera Paraleloak:

Edizio honetan eta azken urteetan bezala, bai ikusleentzat zein profesionalentzat hainbat jarduera paraleloak antolatu dira ohiko programazioa osatzeko. Argazki erakusketa batetaz gain, dFERIA08ra hurbiltzen diren profesionalek zenbait topaketa eta bileratan parte hartzeko aukera izango dute non bere esperientziak elkar trukatuko dituzte, hala nola, Sarea, Eskena, Red Nacional de Teatros edota COFAEren bilerak. Bestalde, gaur egungo antzerkiaren egoera aztertuko da mahai inguru ezberdinetan eta Enrique Federman argentindarra eta Cristina Moura brasildar zuzendariekin solasaldiak antolatu dira Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan No me dejes así eta Like an idiot antzezlanen ondoren.

Guzti honetaz gain, Antzerki Airean irrati lehiaketako hirugarren edizioa antolatu da Casares Kultur Etxearekin bat, irrati antzerkiari eta fikzioari buruzko lehiaketa. Oraingo honetan,  euskarazko kategorian Aizpea Goenaga idazle eta aktorea; Encarni Genua Txotxongilo taldearen sortzailea; Xabier Euskitze kazetaria; Maddalen Iriarte kazetaria eta EHUko Kazetaritza irakaslea den Arantxa Gutierrez osatuko dute epaimahaia. Gaztelaniazko kategorian berriz, Manolo Gómez Txotxongilo taldearen sortzailea, Mitxel Ezquiaga, Vicky Pizarro eta Tito Irazusta kazetariak, eta Josema Langara antzerki – zuzendaria izango dira aurkezten diren lanak aztertuko dituztenak. Hiru sari izango dira bi kategorietako hiru lan onenetzat; 500 euro irabazlearentzat, 200 euro bigarren sarituarentzat eta hirugarrenak, ohizko aipamen diploma bat jasoko du.


Donostia Kultura 2009 ©Copyright dFERIA2009