donostiakultura.com
dFERIA - Donostia - martxoaren 14tik 17ra - 2011

dFERIA11ko Jarduera Paraleloak:


Koreografiako workshop-ak

Natxo Monterorekin koreografiako workshop-a

(Dantza Garaikidea)
Dantza Aretoa
Victoria Eugenia Antzokia
Martxoaren 19a, 17:00 – 19:30

Natxo Montero koreografo eta dantzari bilbotarrak emandako workshop-a. Bi atalek osatuko dute eskola, biak oso fisikoak; lehenak sakonean ekingo dio gorputza prest jartzeari eta bigarren partea koreografikoagoa izango da.

Natxo Montero

Noemí Vianarekin koreografiako workshop-a

(Dantza Garaikidea)
Dantza Aretoa
Victoria Eugenia Antzokia
Martxoaren 20a, 11:00 – 13:30

Noemí Viana dantzari eta koreografo donostiarrak emana. Beroketa-ariketa batzuk eginez hasiko da klasea. Hortik aurrera, lanaren bi alderdi bereiziko dira, kontrajarriak baina oso garrantzitsuak dantzan espazioa eta higidura ulertzeko. Lehenik, zorua entzutean jarriko da arreta, gorputzak zoruarekin duen elkarrizketan. Bigarren partea koreografikoagoa izango da eta dFERIAn emango den pieza batean, Pi 20, oinarrituko da xumeki.

Noemí Viana

Informazio gehiago: www.fundacionautor.org (ver el apartado formación)

Itzuli «

Donostia Kultura 2011 ©Copyright dFERIA2011