ItinerArte, Artes Escénicas Latinoamericanas en Gira, hainbat erakunde publikoren indarrak batzetik sortu zen 2008an. Helburu nagusia hegoamerikako herrialdeen hazkuntzan eta garapenean laguntzea da; baita, herrialde horien eta Espainiaren arteko lankidetza kulturala sustatzea ere.
Euopak ezin du errealitate eszeniko hori baztertu, eta hartu-eman horretaz baliatuz, komunikazio zubiak aurkitu behar dira kreatibitate forma ezberdinekin kontaktuan egoteko. Izan ere, gure sektorean berrikuntzak aurkitzeko bide izan daiteke, mestizajea eta kulturartekotasuna ahalbidetuz.
Hori lortzeko, ikuskizunen erakustaldiak antolatzeaz gain, gauza gehiago egingo dira. Besteak beste, proiektu ezberdinak landu eta gauzatuko dira Atlantikoaren alde bien arteko zubia eraikitzeko eta, hala, kulturaren sorkuntza eta hedapena ahalbidetzeko. Proiektu horien bidez, sorkuntza hegoamerikarrak erakutsi ahal izango dira europarren eta inmigrante hegoamerikarren artean.
ItinerArte 09ko edizioaren harira, bost konpainia hegoamerikar etorriko dira Donostiara (dFERIAren barruan), Basauri, Amorebieta, Eibar, Durango eta Elorriora, eta Santanderrera. Ikuskizunak uztailaren 2tik 9ra bitartean eskainiko dituzte.
"Mi Muñequita" | "Mirando al sur" | "Desdichado deleite del destino" | "Paso Doble" | "Mea Culpa" | |
---|---|---|---|---|---|
Donostia - San Sebastián | Imanol Larzabal - C.C Lugaritz 2/7, 16:30 |
Teatro Victoria Eugenia 3/7, 20:30 |
Teatro Principal 3/7, 23:00 |
Gazteszena - C.C. Egia. 3/7, 18:00 |
Imanol Larzabal - C.C Lugaritz 4/7, 16:30 |
Elorrio | Arriola Antzokia 5/7, 19:00 |
||||
Durango | Centro Cultural
San Agustin 4/7, 22:30 |
||||
Eibar | Teatro Coliseo 7/5, 20:30 |
||||
Amorebieta | Zornotza Aretoa 7/5, 20:30 |
||||
Basauri | Social Antzokia 7/3, 20:30 |
Social Antzokia 7/4, 20:30 |
|||
Santander | Filmoteca de Cantabria 7/6, 22:00 |
Filmoteca de Cantabria 7/8, 22:00 |
Filmoteca de Cantabria 7/7, 21:00 |
Filmoteca de Cantabria 7/7, 22:00 |